XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beasaingo baserriak

Izenburua ikuste hutsarekin harritu egingo da bat baino gehiago; izan ere, Beasain kalea besterik ez da bertako nahiz kanpoko askorentzat.

Hala ere, joan den udazkenean argazki-erakusketa bat izan genuen, herriko baserriak erakusten zituena: ia 150!

Kaskoan bertan daudenak (zeudenak) ez ezik, inguruko auzoetakoak (Altamira, Ugartemendi, Loinatz, Antzizar, Beasainmendi) eta urrunxeagokoak (Gudugarreta, Salbatore, Arriaran, Garin, Astigarreta, Aratz-Matximenta...).

Gauza kuttuna dugu baserria kaletarrok ere, bertan baititugu gehienok sustraiak, bai familiarenak, bai gure herri eta kulturarenak.

Hala eta guztiz, hiltzen ari da aspaldian baserria bizibide gisa, eta gure artean folklore bihurtzen: ederki ematen dute umeek baxerritarrez jantzita eguberrietan, baina aidi berean, egiazko baserritarra bazterturik daukagu gure gizartean, arlote-moduan ikusia, miseriara kondenatua.

150 baserri zenbatu ditut lehen.

Ez dakit ordea horietatik zenbat dauden hutsik, eta beste zenbat galduko diren ondorengo urteetan Abiadura Handiko Trena egiten badute azkenean.

Esnea-eta pagatzen diren prezioetan ez da harritzekoa.

Baina guk kalean merke nahi...

Azeria edo basurdea ez: baserritarra da egiazko galtzorian dagoen espeziea. Eta legerik ez, hura behar bezala babestuko duenik.